Azkoitia (Gipuzkoa)

Artoa eta taloa jaki nagusi

Artoa eta taloa jaki nagusi <p>Amak astero lau bat ogi eta hiru arto egiten zituen eta artoa eta taloa ugari jaten zuten. Otorduetako jakiak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-018-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak astero lau bat ogi eta hiru arto egiten zituen eta artoa eta taloa ugari jaten zuten. Otorduetako jakiak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gure amak ogiye astero labe-sua itten zun: lau bat ogi ta hamar bat arto. Artue, artue jaten giñun. Ta artue ezta txarra. Eskerrak hari!
- Talok eta?
- Talue. Goizien talue eta esnie. Hori beti. Eta eguardien artue. Ta illuntzin´e talue eta esnie.
- Orduko otordutako jana ze izaten zan ?
- Orduen izeten zan etxien hartzen zana: babie. Babak egositte eta azak. Ta gaiñin baldin bazan... gaiñin baldin bazan eo ardi pusketa bat eo txarriyen pusketie eo txahalan pusketie o baldin bazan, ondo. Sagar erriek.
- Eta txerrikia ta´re...
- Txarrikiye hortxe. Geo arratsaldin meriendatzen´e hirugiharrie jeneralien nahi izeten gendun, ta haura erre hirugiharrie, gero arto pusketak ebai, xerradak ebai mehe-mehiek ta olixotan pasau ta oso edarrak geratzen die. Halaxe meriendie iten gendun.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia