Nuarbeko errotara oinez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-018-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra denboran, gose handia pasa zuten etxean. Errotara Nuarbera joaten zen gauez, astoa hartuta. Errotara behin joan zeneko anekdota kontatzen du.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 02a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: AZK-018/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Transkripzioa
- Enee! Orduen mixeri gorriye izen zan, e!
- Gosea pasau zenduen zuek?
- Bai. Gosie pasa gendun guk ogiyana gehiyena. Gaiñontzin, ardixe o txahala eo haragixe beti inguratzen zan, baiño ogiik ez. Ta guk umiek ogiye nahi. "Ama, ogiye eman iezu" ta ogiik ez. Tristie, e! Oso tristie.
- Eta errotaik bazeukezuen?
- Errotie bai, baiño jun ber izeten zan illunpetan.
- Gauez?
- Gabaz. Nik sekula pasau nuen sustoik haundiyena pasau nun ordun. Astuekin banijue eta... illun. Argiik ipintzeik ez zeuen! Jendie nunahi ibiltzen zan, harrapau ezkero multie genduken... ta ez jakin ze ingo [...]. Beno. Banijue errotaa ta astukin ta [...] zipirri-zaparra hotsa. Adios! "Badiat hemen baten bat"! Ta hasi naiz jiratzen ta ezin jirau! Astua aurrera, "Arre astua!" esan, ta benga aurrera ta benga aurrera ta... Badakizu nora juten nitzen ni ordun? Errestire, Nuarbeko Errestire errotaa. Illunpetan.
- Zenbat bide?
- Ordubete pasa, ordu ta erdi bat´e bai.
- Eta zeorri bakarrik juten ziñen?
- Bakarrik juten nitzen. Enee! Zenbat ibillera triste! Bueno! Buo! Egunero ogi puxketa bat ez jateko. Egunero ogi puxketa bat ez jateko.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!