Azkoitia (Gipuzkoa)

1932an Landakanda baserrian jaioa

1932an Landakanda baserrian jaioa <p>1932an jaio zen Azkoitian eta lau tokitan bizi izan ostean, gaur egun Kukuerri auzoan bizi da. Landakanda baserrian jaio zen. Baserria, okindegia eta errota zen Landakanda. Baserri txikia zen eta ganadu gutxi izaten zuten. Ama Elosu auzoko Arostondokoa eta aita Martiteko Zendoiakoa zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-016-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1932an jaio zen Azkoitian eta lau tokitan bizi izan ostean, gaur egun Kukuerri auzoan bizi da. Landakanda baserrian jaio zen. Baserria, okindegia eta errota zen Landakanda. Baserri txikia zen eta ganadu gutxi izaten zuten. Ama Elosu auzoko Arostondokoa eta aita Martiteko Zendoiakoa zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hasteko, izena ta abizena ta ze urtetan jaio ziñen...
- ... ordutan jaio nitzen?
- Ze urtetan.
- A! Urtetan?
- Hala´re ordutan pentsau det. Urtie, ba, milla bederatzirehun ta hogeta hamabi. Asko da, e?
- Milla beatzirehun...?
- Ta hogeta hamabi.
- Ze egunetan?
- Urrian hemezortzia.
- Ta izen-abizenak?
- Ramon Zubizarreta Larrañaga.
- Eta beti hemen bizi izandu zea?
- Azkoitin bai, baiño hamen ez. Hau det, ba, laugarren lekua bizi naizena. Aurrena, jaio nitzen Landakandan. Gero Landakandan bertan zauen etxin aldemenin inde beste zea bat, beste etxe bat, ta han bizi... jarri giñen ezkondute. Gero handiken Landakanda aurrin beste etxe berri batzuk in zien ta hara pasa nitzan. Handik gero etorri giñen kalea ta kalien han zu hor izen zea, ba, Sagarzazuna junde? Han laugarren pisuen han daukeu guk pisue, [...] ta ez gea han bizi oin. Ta geo hau in gendun ta geo hona etorri giñan, berriz. Oin Kukuherriyan bizi naiz.
- Baiña jaio, kalen?
- Jaio Landakandan. Kaletiken gertun dao Landakanda hori, e? Baiña basarrie zan, basarrie, panadeixe ta errota zin gure jaixotetxia. Basarri txikie zan, bi behi ta hola... bi behi ta beste bi txekor egoten zin ta gero zaldi bat ogixe partitzeko. Ordun karrukin ta zaldixekin [... hoixek] ta...
- Ta gurasok´e bertakok?
- Gurasuek, ba, izetez Azkoittiko partekuk, baiñe ama Astondokue zan, Elusuko zea... ta aitte, berriz, Zendoia baserrikua, Martittekua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia