Azkoitia (Gipuzkoa)

Atzerritarrak fitxatu nahian atzetik, baina etxean bere beharra

Atzerritarrak fitxatu nahian atzetik, baina etxean bere beharra <p>Realean bi urte egin eta bidali egin zuten; orduan Tolosako taldean hasi zen eta han Realean baino soldata hobea zuen. Hiru urte egin zituen eta beste talde atzerritar batzuetatik eskaera ere izan zuen baina ama alargunak bere laguntza behar zuela eta atzera egin zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-015-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Realean bi urte egin eta bidali egin zuten; orduan Tolosako taldean hasi zen eta han Realean baino soldata hobea zuen. Hiru urte egin zituen eta beste talde atzerritar batzuetatik eskaera ere izan zuen baina ama alargunak bere laguntza behar zuela eta atzera egin zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero han bi urte, bigarren urtera edo bialdu in nittuen. Eta gero jun nintzen Tolosara. Eta Tolosan bertan´e gehixao pagatzen zeben Realien pagatzen zien baiño gehixao pagatzen zien.
- Eta Tolosakua ze talde zan?
- Tolosa; eta han bi-hiru urte edo, eta han nabillela Alikantera hots ein zien. Eta Alikantera jun nintzen, eta Alikanten bale bezela, baiñe ama alarguna, haure nere behar zan eta. Han bai, han oso, garai hartarako behintzet, eta hamen ingururako han oso ondo. Hara jun bai baiña ez nun fitxau. Gero ama nere behar nola zan ba...
- Bueltau egin ziñen.
- Bai. Ordun izan nittun beste hiru edo lau ekipo´re bai ondoren. Maestranza Aérea edo esaten zixoen bat, haure Huescan edo zera zan eta, han [...], Kanpo Abiazixue, abiadoriek edo ez dakit zer zan. Hola zan ekipue zeukena eta, neuk nahi nun ofizixue erakutsiko ziela eta han pagie ere Donostixen aldien behintzet ba...
- Eta ze ofizio eskau zendun?
- Ez nintzen gerau. Alikanten zera ein nintzenin ez nintzen jun, ez zien laga. Lehen esan de(te)na, amak lotu, amak behar eta ama, haure atenditzeagatiken ba...
- Fubolista ona izango ziñen?
- Ez dakit. Hamen herrixen egon nintzen eta hala izengo nintzen herrireko eta hola zera itteko baiñe, pagau hola gutxi eitten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia