Azkoitia (Gipuzkoa)

Anai-arrebatan zaharrena izaki, etxean eta kanpoan lan egin behar

Anai-arrebatan zaharrena izaki, etxean eta kanpoan lan egin behar Pezeta bat edo bi irabazten zituen, baina ama alargun geratu zen eta etxera dirua eraman beharra zeukan. Anai-arrebatan zaharrena zen eta sukaldean bera aritzen zen ama lanean zen bitartean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-015-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pezeta bat edo bi irabazten zituen, baina ama alargun geratu zen eta etxera dirua eraman beharra zeukan. Anai-arrebatan zaharrena zen eta sukaldean bera aritzen zen ama lanean zen bitartean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemen bazegoen lana hortik, ezta? Eta diru asko irabazten zenuen?
-Ez ez, eztakit pezeta bat edo bi edo ze izeten zan. Gutxi. Ama alargun, amak bere lanera jun behar izeten zuen fabrikera eta, ni arreputzaketan’e bai eta etxien ere koziñie zaittu in behar, amak errelebo edo zera itten zun eta.
-Gustatzen zitzaizun kozina?
-Gustau... Hure han zabillen bittartien sue piztute lagatzen nun nik zera eitten eta ni pelotaa, Goiko-losara etorri eta haure abandonaute hantxe geratzen zan eta amak nahikue lan, haure puxket abandonau samar, atzera etxera etorri orduko sue emendaute ta.
-Baiña anai-arrebak lagunduko zizuten?
-Ez, ni zarrena nintzen. Eta abarketak puxkau te, eta ama zerantzat lana.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia