Eskolan euskaraz egiten zuenari zigorra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-014-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan mixerikordian mojekin eta Floreagan mesedetakoekin ibili zen. Eskolan ikasten zituztenak azaltzen ditu. Erdaraz egiten zuten derrigorrez, euskaraz egiten zuenari zigorra jartzen zioten eskola garbitzen. Mutilak eta neskak banatuta joaten ziren eskolara. Gau-eskolan ere ibili zen, lanera hasteko asmoz, tornuan etab. ikasten.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 27a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: AZK-014/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta eskolaa ta? Nun ibili ziñen eskolan?
- Eskolaa? Eskolan ibili nitzen ni Miserikordixen, mojakin. Ta gero, Florian, hor goixen, Floreaga, merzedarixukin, merzedarixuk.
- Zer izeten zin hoiek?
- Merzedarixuk zin… praillik. Abarik mezie ematen zeben, klaro. Haixek auskalo nundik etorri zin! Valladolid aldetiken hortik Toro ta badiz hor herri batzuk. Ggorrak zin haixek... dios!! Haixekin jolasik ez zaon.
- Eta ze ikasten zenduen?
- Dana! Ikasi…praktikamente dana. Relijixue…
- Dotriña-ta gehiago ala matematika ta holako gauzak´e bai?
- Matematika´re bai! Matematika bastante... bastante eitten genun. Gramatika eitten genun. Gero, berriz, isturixe. Bueno, isturixe nei Don Quijoten zeak eta eitten [zizkun]. Bueno, ta berko ikixi!
- Eta euskeraz ala erderaz?
- Erdera totala! Erdera totala. Porke, gaiñea, guri eitten zigun, euskeraz hitz eitten bagenun alkarri, dak! ta ordun makille bat, holako makille zea bat zan, haure entregatzen zigun euskeraz eitten zunai, ezta? Ta gero hartzen genun ta zai, besten batek aber eitten al dun. Ta ordun, harekin gelditzen zana zauken eskolie bukautekun porroie, zerrautse ta eskobie, ta es...
- Kastigauta.
- Kastigaute eskola garbitzen. Eunero gelditzen zana makillikin... Han ez zauen interina berrik. Ta gu, berriz, erderaz ez gakixen ta beti makilla puñetero hori eskun akaberan.
- Eta neska ta mutil danok batea juten ziñeten?
- Ez, ez, neskaik ez, mutillek bakarrik. Mutillek, mordue! Han zauden “primera”, txikiñek, “segunda”, “tercera” ta ”cuarta” zauden. Ta zu juten ziñen urtin-urtin mailla bat aurrea. Ta gero “cuarta”n, hamahiru urtekin juten ziñen “cuarta”a, ta eskola profesionala ipini zeben gabaz, ta gero hara juten nintzen eskola profesionala: limen, tornun…
- Gau-eskola izengo zan...
- Gau-eskola bezela, ta hantxe ibiltzen nintzen. Ikixi nahi zeoze, azkar alde eitteko lanea. Ordun diruik ez zaon ta dirue, dirue ber eskun... San Pedro!
Egilea(k): Denis Lersundi (Azkoitia BHI) , Urtzi Segurola (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!