Kruz Mari Alberdi Alberdi Poxpi
Azkoitia (Gipuzkoa) (1943-2021)
Biografia
Azkoitian jaio zen 1943an. Gurasoak ere azkoitiarrak zituen: aita Baliaras baserrikoa eta ama Altamira auzoko Tejeria ("Tailleixe") baserrikoa. Bederatzi anai-arrebako familiakoa da. Eskolan mojekin ibili zen, lehenbizi Mixerikordian eta Floreagan mertzedarioekin ondoren. 14 urterekin "mandatari" lanetan hasi zen Juaristi lantegian. Gerora delineatzaile gisa egin zuen lan. Gaztetan Gurutze Gorriko eta Anaitasuna futbol-taldeko lehendakaria izan zen. Musika mundua gertutik ezagutu izan du familian eta berak ere saxofoia, dultzaina eta gitarra jotzen ditu, besteak beste. Anai-arrebekin batera (Ezkerra anai-arrebak izenarekin) hainbat eta hainbat kanta sortu eta jo izan ditu; berak sortua da, esate baterako, Azkoitiko erlojuaren kanta. Erromeria, ezkontza eta bazkarietan era sarri ibili izan da hainbat trikitilariri laguntzen, batez ere Lajari.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AZK-014 | 2008 | Azkoitiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute