Dantza lotua debeku
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-012-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Irukurutzetako erromeriako kontuak. Dantza lotua egiten zutenei jarritako kantua aipatzen du. Dantza lotuan eginez gero bi duroko multa izaten zuten.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:00:37
- Erref: AZK-012/011
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
-Ostien hamen lengo kantu bat bada, zuk hori kantatzen’e jakingozu baiña. Hamen Irukutzetan erremeixe, maietzan [bigarren jaixe?] edo eitten zan erremeixe Iruku(ru)tzetan urtero, eta Azkoittiko mutillek, Azkoitixen kongregazixue ta, jun die eta ein debe dantza lotue eta enterau die, eta kantu bat da:
Irukurutzeta eguna
Señaladamente,
Azkoittiko mutiko-mutillei
Duro biña multe
Dantza ein dutelako
Neskiai heldute.
-Zu kantu hori aittute egon zera?
-Ez neuken aittuta. Kastigue?
-Kastigue, duro biña multe. Hori gu baiño..., ba gu gaztiek giñanin pasautakue hori.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!