Azkoitia (Gipuzkoa)

Ura etxe ondoko presatik hartzen zuten

Ura etxe ondoko presatik hartzen zuten Ura presatik eramaten zuten etxera; argia ere hango urarekin lortzen zuten. Telebista bateria bidez ikusten zuten. Arropak etxean garbitzen zituzten eta atariko askan astintzen zituzten. Herriko ura ere etxe ondotik pasatzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ura presatik eramaten zuten etxera; argia ere hango urarekin lortzen zuten. Telebista bateria bidez ikusten zuten. Arropak etxean garbitzen zituzten eta atariko askan astintzen zituzten. Herriko ura ere etxe ondotik pasatzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ura esan dozu etxian, ezta? Gastatzen zala…
- Ure genduken Euzkitzetiken presa bat zea… ta presa hortatiken indarretxin argixe hortik sortzen zan ta oraintxe arte euki deu hori zean, oin lubizi batzuk jun die ta azkena eukitzen genun txarrixentzako. Eske frigorifikuk eta eukitzeko ez zan ona argi hori ta gero iberduero sartu zanin guk mantendu genun, Euzkitzekuk eta guk mantendu deu hori txertuk eitten ta argixe eitteko. Baiñe trilladorie ta danak beakin ibiltzen zin zea hari garbitzekue o traste danak beakin ibiltzen zin. Bakarriken frigorifikue, telebistantzat txarra. Guk lehelengo telebista ipiñi gendun, argixekin ezin zan ondo zea ein, eta baterixe kargatzen genun etxien, argittik baterixe kargau eta baterixekin telebista ibili, bai nahiko problematikue hortako zan argi hori. Baiño bueno ni jaixo nitzenien eo eindako presie zan hori.
- Ta arropak garbitzea eta haruntza joaten ziñeten?
- Ez, etxin… bai gure aittitte ezkontzeako, lehen´e ondun, etxe ondun eongo zan, baiño goixen jaixotzen dan tokittiken tuberixe sartu eta etxe barrun fregaderak eta zeak eta ipiñi ein emen zeben gure attitte ezkontzeako, zea manantial zea dao, gaiñea, potentie dao oso zean Urrategin, zea Oittekue, Oitteko… kaleko jendie ta juten zan hara ure eranez leheno oiñez ibiltzen zin Urrategittik bueltan, oso manantial ona da, ta ugerixe da gaiñea eta ez… Ordun etxin garbiu ta gero astintzea ataire, ataixen zan aska haundi bat eta bi etxetakuek, gu bi etxe alkarren onduen ta bi etxetakuek kontuk esan eta erropak garbiu ta, bueno, garbiu, han astindu eitten zien. Ez, urekin ez, ardue batzutan ahaztute ta ibiltzen gea baiño ure, hor ez dao urekin problemaik, gure alde hortan, ur askoko tokixe da hori. Gero herriko ure´re bertatik pasatzen zan, hortxe, erreka hortan gorauen, gure presie hartzen zan baiño gorauen hartzen zan herrireko ure´re ta gure etxe aurretiken pasatzen da ur hori´re.

Egilea(k): Amaia Sorazu

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia