Ezkonberritan, Nafarroara bizitzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-009-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1945an jaio zen Azkoitiko Urrategi auzoko Ubegietatxo (Uitetxo) baserrian. Ezkonberria zela Nafarroara joan zen bizitzera senarrarekin, osasun arazoak zituela eta klimagatik, eta hiru urte igaro zituzten bertan. Anaia soldadutzara zihoala eta, gurasoak bakarrik geratzen zirenez, etxera bueltatu zen hiru urteren ostean.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: AZK-009/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Bueno, hasteko, hori, esango dozu zure izena eta abizena?
- Salome Uria Narbaiza naiz eta jaxo nitzen apirillen zortzixen, mille beatzireun ta berrota bostien, eta jaio nitzen Azkoitin, Uititxo basarrin eta hor bizi naiz. Ezkonberriten hiru urte inguru edo pasau nittun Naparrun bizitzen, eta gero atzera honutz etorri giñen, nere anaiek jun ber zun soldau ta aitte ta ama bakarrik gelditzen zien, eta neu pixket Naparrure jun nitzen…, mutillei eskeiñi zixoben han lan bat ta ni ibiltzen nitzen beti katarrukin de (ta) bronkitisekin de (ta) neumoniakin de (ta), oso geizki eta hara junde sendau nitzen…
- Klimagatik, ezta?
- Bai, gizendu pixket eta sendau, ta gero honutz etorri giñen, eta gero harrezkero berriz hortxe basarrixen.
Egilea(k): Amaia Sorazu
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!