Azkoitia (Gipuzkoa)

Gerra denboran, Miserikordiara jateko bila

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra denboran gosea pasa zuten. Aita kanpoan zenean, ama eta biak Miserikordiara joaten ziren eta han beharrean zeudenei zopa beroa ematen zieten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra-denboran, berriz, badakizu ze pasatzen dien... gosie ta ostientzekuk.
- Gosie ezagutu al zenuten zuen etxean?
- Bai, gosie nahikue jan be ezautu gendun. Osea... [...] itten giñen, baiño bai, e? Bai, bai, gosie bai. Zeatik aitte-ta etorri zin zeatik ta lanik ezerre ez zixoen eman ta bai, gosie ezautu gendun. Eta ordun juten giñen aitte-ta falta zila mixerikordire -oin residentzixe esaten dixobe, baiño ordun mixerikordixe-, ta han ematen ziguen... Lehenengotik eguardixen Santa Kurutzera, ta han ematen ziguen [...] zopie. Falta zinai... aitte-ta falta zien, pobriek asko juten giñen [zeai] aitte-ta falta. Ta gero illuntzin mixerikordire, hor zopa berue ematen ziguen hola ez gendukenai. Baiñe gosie ezautu gendun, e! Nik ezautu nun gosie. Hori ezautu nun, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia