Auritz (Nafarroa)

Orreagako Ama Birjina

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Urtasun, Simon

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUR-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Orreagan Ama Birjina agertu zen eta inguruko herriek debozio handia dute Ama Birjinarekiko. Nafarroatik eta mugaz bestaldetik jende asko batzen da bertan Ama Birjina agertu zeneko urteurrenean. Ospakizun horien berri eta herri bakoitzeko herritarrek duten parte hartzearen berri ematen digu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Orreagan agertu ze Ama Birjina, orai duela anitz urte. Andik onata, Orreako inguruko erriak debozio aundia dute Ama Birjina oni. Urte oro, Ama Birjina sortu zen egunean iten da Orreako elizan funzione aundi bat. Ala Franziatik nola Nafarrotik joaten dire Orreara milaka jendeak ikustera Ama Birjina eder ura eta eskatzera bear tuzten graziak, ala gorputzeko nola arimako. Maiatzeko ilabetean Salbatore ondoko astean iten dire bortz egunez prozozioak Orreako Ama Birjinari Elizara. Astelenean joaten da Aurizko erria. Asteartean Luzaidekoa. Asteazkenean Artzibartarrak. Ortzegunean Aurizberrikoak eta orzilarean Erroibartarrak. Artzibarko eta Erroibarko prozozioan joaten dire, guti gorabera, egun mutil, gurutze aundi batzurekin bizkarrean. Zenbait errietaik bada Orreara bortz eta sei ordu, eta alare bide guzian erematen tuzte erran tugun gurutze oek. Ori eztela asko joaten dire errezatzen bide guztian. Jende oei galditen badaegu: Zertara zaazte gurutze aundi oekin eta urtutzik alako bide luzean? Errain dute: Goazi Orreako Ama Birjinaingatik, arras maite baitugu, eta etzaigu sobera iduritzen iten dugun penitentzia, alako Ama maitea ikusteatik eta bere aitzinean egoteatik. Orreako elizan, prozozioak sartzen direlaik [salbea kantatzen da].

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia