Orreagatik Garraldara bitartean
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUR-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Auritz inguruko herrien eta oihanen berri ematen digu ibilbide bat oinarri duela. Honako aipamen hauek egiten ditu hainbat azalpen emanez: Orreagatik Auritz eta Aurizberrirako bidea, bertako lur emankorrak, Erro ugaldera (ibaira) doazen urak, Berragu oihaneko leizeak, Garraldako etxeak...
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko irailaren 01a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: AUR-002/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak
Transkripzioa
Orreaga dago oianez inguraturik, lbañeta deitzen den mendi baten pean. Orreatik Auritz eta Aurizberri aldera goazilaik ikusten da zelai eder bat, zeintan egoten dire bei, beor, auntz eta ardiak belar goxo ura jaten. Iruskia atra eta bereala sartzen dire zelai ontaik oianera. Erran tugun iru erri oiek arras onak dire udako, zerengatik eztu berotzen bertze leku zenbaitetan bezala, baña neguan zenbait urtez, iten du elur anitz eta izotz gogorrak egoten baitire iru edo lau ilabetez lurra ezin ikusiz.
Aurizberrin diren ur guziak sartzen dire zilo batzuretan andik, errateuntenez atratzen dire Erroko ugaldera. Erri onen ondoan bada oian bat deitzen baita Berragu. Leku ontan badire leze itsusgarriak, oetan erortzen dena ezta nolanai atrako. Leze oietaik bat deitzen da Leze motz, baña ezta deitzen den bezala, da fiarki luzea. Arri bat botatzen delaik, zolara joan orduko pasten da denbora anitz. Erri oetan nola baitire etxeak olez estaliak, anitz aldiz su lotu izan da, eta jangoikoak daki zenbat etxe erre izan diren; Garraldan bakarrik erre zire, orai duela amabortz urte iruetan ogei etxe pastuik; orai teilaz estaltzen tuzte etxeak, eta olaxen eztire erretzen lenago bezanbat etxe.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!