Auritz

Auritz Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da Nafarroa Behereko mugatik gertu. Herria, N-135 errepidean dago Iruñea-Luzaideko norabidean. Iruñea eta Auritz udalerrien arteko autobus zerbitzua dago astelehenetik ostiralera. Herriak Luzaide eta Orreagarekin egiten du muga iparraldean; Orbaitzeta eta Garraldarekin ekialdean; Artzibarrekin hegoaldean; eta Erroibarrekin mendebaldean. Herriaren inguruko mendirik altuenak Mediaundi (1.218 m) eta Menditxuri (1.201 m) dira.

  • Hizlariak: 3
  • Zintak: 6
  • Pasarteak: 8
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 6
  • Bideoak: 0

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia