Aulesti (Bizkaia)

Markinarako takoi altuko zapatak

Markinarako takoi altuko zapatak <p>Janzkeran asko igartzen zen baserritarren eta kaletarren arteko aldea, batez ere Markinan. Bere lehengusina batek Bilboko tela-denda batean egiten zuen lan eta askotan ematen zizkion telak. Markinara abarketekin joaten ziren, baina gero takoi altuko zapatak janzten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-010-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Janzkeran asko igartzen zen baserritarren eta kaletarren arteko aldea, batez ere Markinan. Bere lehengusina batek Bilboko tela-denda batean egiten zuen lan eta askotan ematen zizkion telak. Markinara abarketekin joaten ziren, baina gero takoi altuko zapatak janzten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Janzkeran-eta igertzen zan nor zan kalekoa ta nor zan baserrikoa?
- Bai, bai asko, oingo aldin asko, sobre todo Markiñen. Markiñen bueno, jente elegantie! ta gu ba...
- Zuek zelan janzten ziñien erromeridxetara-eta joateko?
- Ba juten ahal dogun modun. Zelan esango dotsut ba? dirurik ez zan egoten erosteko ta tergaltxu batzuk. Nik euki naban apur bet suertie nire lehengusu batek Bilboko entzuteko denda baten eitten eban, tela-denda baten eitten eban, zelan esaten dxako mostradoran atzien egoten danari? dependienta, dependientie. Ta han sobretan zin igul retelen natzuk ta igual ekarten eustezan edo ekar [...] josi ta ba zozertxu eitten ibiltten giñen. Ordun dana eukitten gendun ondo, berrogeta hamar kilogaz-edo berrogeta hamalaugaz jantzen dozuna janzten dozuna, zintturoie ipintzen bozun be bai, zer eitten, danak janzten zin ondo.
- Ta abarketakaz be joaten ziñien erromerire?
- Bai abarketakin. Ta abarketakin Markiñera-eta abarketakin jun bien, baiña gero eruten genduzen handidxa eittiarren eta altiau izetearren-ta zapata takodunek be eruten genduzen gero harek paketin ostabe, handik Markiñetik Malasera bakizu? takoiekin be mutil gustukue bauen topetan eurekin takoiekin be sufridute takoiekin etorri Malasera be, oye, segun! Ta eskastxuaue eta noberan disgustukue bazan abarketak jantzi-ta. Geure tranpak? holan! Bueno, tranpa bakotzik eitten gendun, ez pentsau kosta bakue izen zanik gure gazte denporie be.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia