Hondarribia (Gipuzkoa)

Zapaten kontrabandoa

Zapaten kontrabandoa <p>Zapatak ere eramaten zituen, Irungo lantegi batetik, bestaldera. Zaku batean eskumako hankakoak jartzen zituen, gabarran kargatu, eta bestaldera. Hurrengo bueltan, ezkerreko hankakoekin gauza bera egiten zuten. Subastan erosten zituzten guardiek kendutako zapatak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zapatak ere eramaten zituen, Irungo lantegi batetik, bestaldera. Zaku batean eskumako hankakoak jartzen zituen, gabarran kargatu, eta bestaldera. Hurrengo bueltan, ezkerreko hankakoekin gauza bera egiten zuten. Subastan erosten zituzten guardiek kendutako zapatak.

Transkripzioa

-Zapatak.
-Zapatak ere bai?
-Zapatak eraman.
-Eraman?
-Bai. Zapatak nik ekartzen nuen Irundik. Irunen bazen hor, Beraun, goi hortan. Mendibil. Hor, goi hortan. Edo “Chocolates Elgorriaga” nola zen leheno, fabrika, hor onduan. Hor zen zapata fabrika bat. Eta frantsesa etorri zen hemengo zapatero horrena, ta hola, nahi zittula, porejemplo, claro, horrek ematen zuen, igual, Burdeosera, ta dena, zapata pilla bat. Biño kamiona Beteta, zakotan, e! Dena. “Bueno, tantos pares de zapatos de tal número, tantos pares de zapatos de tal…”. “¡Ojo! Una cosa”, ta zer, tan hola, bueno… “Zuk prepara zapata denak iskin batian. El par de zapatos”. Kajatan ziren. “Denak eskin batian. Nik pagatuko dizut zenbat den”. “Bale”. Ta ehun pare, berrehun pare zapata hor dire. Kontatu, bale. Pagatu. Bueno. “Uain laja neri la maniobra”. Kargatzen nittuen zako batian, zera, holako zako batian, zapatak. Miñon, eskumak bakarrak. Hanka bateko zapata. Zapata dena, han zen pillari, eskumak kendu, zakotara, zakotara, zakotara… bete zakua, lotu ondo, hartu kamionakin, ta e maten nuen…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia