Erromeria plazan eta inguruetako jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jaietan erromeria egoten zen Aulestiko plazan. Lehen askozaz jai gehiago ospatzen ziren, pazkoetan ere, Pazko Eguna, biharamuna eta hiru jai izaten zituzten. Kofradietan ere jai asko zeuden, Zubero auzoan abuztuan San Lontzoak ospatzen zituzten. Auzoetako jaietara joateaz gain, Markinako Karmenetara ere joandakoak dira oinez. Bertan gertatutako anekdota bat kontatzen du.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: AUL-003/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara
Transkripzioa
-Gero gaztetan erromerixi egoten zan beti plazan ta jaixek be gehixa egoten zirin. Pazkutan be egoten zirin, Pazko egune ta bixamona ta hiru jai. Mezi be danetan egoten zan e! Oin ba jaixek be kendu dittue, baiña asko jai gehixa. Ta plazan eukitten gendun erromerixe ta dantzan ein ta.
-Plazan hemen esaten dozu.
-Hamentxe herriko plazan. Oin kopradixetan be bai, Zuberon San Lontzo, agostun izeten da. Ta gero beste kopradixetan be danin. Euren egunetan.
-Ta eukitxen zeunduen ohitxurarik beste auzuetara joateko-edo?
-Bai, bueno, gu gaztetan hainbeste ez giñen juten, Malaxera be baiña. Honaxe Burlara. Hori Burla izen zan hau elixie ein orduko edo herriko jenti juten zan horixe tokizkue. Ta bai, haraxe bai. Ha jai moduen hartzen zan herrixen be e! Ointxe be agostun izen be eitten da.
-Ta bestela, beste herri batzutara, Markiñara edo Lekeitxora edo?
-Markiñara bai, Karmenetan iñoz jun giñen oiñez. Ta gero han mantekaue jan, dirurik be ez gendun eukitten, txakur handixe-edo. Ta Jose Legarranin, hau, gaseosie edan. Harek keñetie eukitten eban ta haixe erateko ta gero mantekaue jateko. Ta baten barraketan bai, tia batek lehenengo han zerin itxi osten bai, Karmenetan. Ta mantekaue probau nebanin hain gozue, pentsau ba zelako iñuzentzixe, “amari erun biher dotset /bitset/” pentsau neban, baiña urtu dxaten dana ta ez amantzako ta ez neutzako. Ez euen aukerarik baiña…
-Orduan ilusiñoa ez? Igual Markiñara edo juateko edo? Askotan ez ziñazien juango ta.
-Bai. Sasoz etorten giñen e! Jun mezetara-edo ta gero bueltan egun argiz. Oiñez. Zera, lagun kuadrillie. Ta umik bakizu.
-Bidetxua egongo zan hemendik Markiñara oiñez ezta?
-Ez geuntsen igerten. Ordun asko ibiltten zan oiñez. Ta ba, pozik.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!