Eskola eta jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jolas desberdin askotara jolasten zuten: potoka, pilotaka, "tres-navíos"ka... Eskolara herrira joaten ziren. Neskak eta mutilak bananduta egoten ziren, neskek maistra zuten eta mutilek gizonezkoa. 14 urtera arte joan zen eskolara.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2009(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: AUL-003/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Ta gero olgau asko eitten giñen pelotaka ta “tres-navios”ka ta potoka ta. Bai.
-Eskolia, Zuberon bertan zekazuen?
-Ez, herrire.
-Hona etortzen ziñazien?
-Bai. Herrire. Oiñez jun ta etorri eitten gendun.
-Orduan auzo guztietako umiak egoten ziñazien hemen batera? Herrixen?
-Ez. Ordun ez euen autobusik ta kotxerik.
-Ez baiña auzo guztietakoak juntauko ziñazien, ez?
-Bai, ez, Goixerrixen bertan euken eskolie. Goixerri ba bastante urrin da. Baiña Malas be bastante urrin da, baiña harek be oiñez herrire etorten zien e! Danak. Danak bertora eskolara. Ta maistra bat eukitten gendun. Neskak bat ta mutillek beste partin. Aparte beti. Bai, ta errekreun olgau ta ba.
-Eta, hori, maisua be desberdiña? Neskak bat eta mutillak beste bat?
-Exakto. Mutillek maisue eukitten eben ta guk maistrie. Bai.
-Ta zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
-Zazpigaz. Zazpigaz hasi ta hamalaugaz itzi.
-Ta goiz ta atsalde egoten ziñazien eskolan?
-Bai. Goixin hamabixek artin pentsetan dot. Gero elixan ordu erdi doktriñie ikesten euskera. Ta gero etxera, bazkarixe jan ta ordu bixetan pentsetan dot arratsaldin, baiña ahaztu be eindde dauket e! Arratsaldin seirek artin edo eitten gendun, bai. Ta banderi ipini ta “cara al sol” kantau. Bai.
-Baiña hori ia gerraostian ala gerra aurrian be bai kantatzen zenduen.
-Ez. Ni gerra aurrin e, zazpiaz, sei urte neuken gerri hasi zanin. Bai. Gerra aurrekorik ba, bai hantxe, nik biki-lagune dauket eta burruke ein ta ba besterik ez gendun eitten. Ta beste neba zahartxuaue aurrin ibiltten gendun ta holakoxe zerak bai.
Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!