Aulesti (Bizkaia)

Zubero auzoan jaioa

Zubero auzoan jaioa <p>Zubero auzoko Zuberoetxebarri baserrian jaio zen 1930eko otsailaren 14an. Zubero auzoko baserri izenak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zubero auzoko Zuberoetxebarri baserrian jaio zen 1930eko otsailaren 14an. Zubero auzoko baserri izenak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hasteko izena, zure izena da?
- Cresen Urkidi Astorkia.
-Eta esan dozu jaixo ziñala, Zuberon, Zubero auzuan?
-Zuberon bai.
-Ta ze etxetan?
-Zuberoetxebarri.
- Zuberoetxebarri dake izena baserrixak?
-Bai Etxebarri da bai.
-Eta ze urtetan jaixotakua zara?
-Treintan.
-Ze egunetan?
-“Febrero, catorce, día de San Valentin”.
-Eta han Zubero auzuan basarri asko dare edo…?
-Bai bueno ba zenbat egongo dire ba beittu, bat, bi, hiru, lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatzi, hamar, hamaike bat-edo. Bakizu jausi be ein zan etxi be, hamaike baserri bai behintzet, bai.
-Orduan desagertutako basarrixek be badare hor, ya jausi diranak.
-Ba ya desaparezidute da. Bizitza bikuk dire asko,ze Maixenekuk be bik dekoz, bi kontau leikez, Goittandikuk be bi, lau, Legarrekuk bat, bost, Uxartekuk beste bi ,zazpi, Itzekuk be beste bi, bederatzi, gure etxi be bizitza biku zan baiña bat bizi giñen hamaike. Hamaike pentsete´ot dagozala e, zuzen ez dot esango iguel dana dala.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia