Francisca Odiaga Garetxana

Aulesti (Bizkaia) (1926)

Biografia

1926ko ekainaren 2an jaio zen, Aulestiko San Anton auzoko Bizko (Beazkoa) baserrian. Aita bertakoa zuen eta ama Nabarnizkoa. Bederatzi neba-arreben artean bera da zaharrena, ama azken umea izan eta hiru egunetara hil zenez bera egin behar izan zen neba-arreba gazteenen kargu. Aitarekin eta amamarekin bizi ziren. Gizaburuagako eskolan ibili zen, Aulestikoa baino hurbilago zegoelako (San Anton auzoko baserri batzuk Gizaburuaga dira). Aulestiko Solaguren auzoko Bizko (Beazkoa) baserrira ezkondu zen eta ordudanik bertan bizi da. Baserriko lanetan aritu izan da beti.

Zintak

KodeaDataProiektua
AUL-005 2009 Lea-Artibaiko ahotsak
AUL-006 2009 Lea-Artibaiko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia