Ataun (Gipuzkoa)

Eguneroko zereginak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Korta, Jose Mari

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-041-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Egunero goizeko seietan esnatu eta eguna hastearekin batera egiten zituen zereginen berri ematen digu pasarte honetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ni jeikitzen naiz goizeko seietan oia uzteko naiko perezeakin, gero joaten naiz elizara ateak uzteko irikitzea, lan para piztea eta itxoiten det abadeak etorri bitartean eta gero txintxiñe jo eta ateratzen ditut erropak meza emateko; gero preparatzen ditut binajerak meza emateko, gero meza laguntzen det eta komunioa ematen laguntzen diet. Gero berriz ere joaten gerade bakoitza bere etxeetara semeari zerbait eskolan erakustea, gero meriendatzen eta meriendatu ondoren paseo batzuek egitera mendietara, perritxikuak bilduaz eta gero saltoka eta brinkoka etxea pozik, aak prantatu eta afaltzea nere familiaren konpañian: gero andik laister elizara, errosarioko preparatzea eta errosarioa errezatu ondorenean kanpantorrea, Abe Mariatako kanpana jotzea eta gero, eliza itxi ondorean erretiratzen gera gure etxe aurreko, an kontuak alkarrekin kontatzea; andik erretiratzen gerade geren etxeetara, errosario santua errezatzea geron familiaren konpañian, [gero erretiratzen gerade bakoitza beren abitazioetara an pake santuan deskansatzeko urrengo eguna zabaldu bitartean eta gero eguna zabaltzen duanean goizeko matutie jotzea; au da bada gure bizitzeko modua daukaguna, emen, Ataungo errian].

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia