Artzainak jentilari emandako eskarmentua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-033-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jentilen istorioa kontatzen du. Jentilak artzainaren esnea hartzen zuenez, eskarmentua eman nahi izan ziotenekoa.
- Herrigunea: Aia (Ataun)
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 26a
- Iraupena: 0:03:56
- Erref: ATA-033/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
Bueno, jentillena… Kontauko dizuet bat. Hemen, leizari beheti, kueba batzuk badare, eta… Hor bizi izan emen zien garai hartan, karo, kobazulotan bizi zien, jentillek eta. Hor e, famelik bezela, ba… bertan kuebean, bi kueba dare, bata besten ondon, eta hor bizitzen emen zien. Eta, bat, oso gazte fuertea emen zeon, eta eitten emen zon mendia bialtzen zittun behiek-eta harrapau eta behiei esnea ean ta hola ibiltzen emen zan. Eta, Aitzarten, artzaie eoten emen zan, Señoratza izeneko saroia, ardi saroia, txabolekin ta emen zeon eta. Geo, udaberriñ artzaie jun zanen, hasi emen zan harreana juten, eta biltzen zittuen esnek eraten emen zion artzai horri. Ta artzaie, ba, bildurrez! Eze esateko´re jentil haundie emen zan, eta jentill horri eze esateko bildurrez. Eta behera etorri zan baten pentsau emen zon: “Apaizai kontau ber zoat, aber ze esaten dien”. Ta herriko apaizai kontau emen zion, ta esan emen zion: “Hizketan-ta aitzen al da?” ta “Bai, bai, hizketan-ta aitzen gea” ta “Galdetu behar diozu, beak izena zer doon eta aber nundik... nola manejatzen duen eta zuk eman konberstazioa, eta, zuri galdetzen baizu izena zer dezun –esan emen zion– Neuk esan, zuk Neuk zeala esan”. Ta galdetu emen zion: “Beti etorri eta leku baten esertzen al da?”, ta “Bai, txabolen ondon, hola, harri xabal bat dau, eta harretxen gaiñen jartzen da, ta esnek ean ta alde eitten do". Esan emen zion: "Ba iñoiz´e galdetzen dizunen aber izena zer dezun, zuk esan Neuk zeala. Eta geo, beti bezela etorriko da hue berriz´e, eta eserleku hoi in behar dezu, surtan bero-bero einda jarri. Ta han ipurdie berotzen zaionen, ba, alde eingo do”. Hala, esan bezela, bee konfiantzan eta hizketan-ta ai ziela behintzat, jentill horrek galdetu emen zion aber izena zon, zer zon artzai horri, ta Neuk zola. Geo, hurrengo eunen, harri hoik beotuta jarri dittu, gorri-gorri inda, eta beti ordu jakiñen juten emen zan. Ta etorri ta jarri emen zan eseita harri horren gaiñen, ta bueno! ipurdie erreta, bueno...! Sue zeriola, garrasiz beheti gora! Ta goiko gaiñetik jentillek hots eitten emen zioen: “Zeiñek ein dik?” eo “Nork ein dik?” eta “Neuk neuri!” esaten emen zioen “Neuk neuri!” eta. Bai, bestak entenditzen emen zuela, ba, beak ein ziola bere bururi, ta: “Horrek [hobe] ein zok, hor daun artzai gixaixo horri!” esan emen zioen, goitti kontestau emen zioen. Ta artzaiek hoi aittu zonen, ardik eta danak utzi, eta herria! Ta gero, hurrengo eunen, kuadrillanbat jun emen zien, eta ardik-eta hartu eta Aralarra pasau emen zien. Baezpa´re, horiin ingurun peligroa eongo zan eta…
Egilea(k): Joxemi






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!