Ataun (Gipuzkoa)

ETAkideak CAFen lapurretan

ETAkideak CAFen lapurretan <p>Behin CAFen ETAkoak lapurreta egitera sartu ziren, eta ihes egin zuten nominen diruarekin; baina guardia zibila haien atzetik jarri zen berehala. Guardia zibilek "altoa" ematean, "Apala" ataundarrak pistola atera eta guardia zibil bat hil zuen; ondoren, ihes egin zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-056 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin CAFen ETAkoak lapurreta egitera sartu ziren, eta ihes egin zuten nominen diruarekin; baina guardia zibila haien atzetik jarri zen berehala. Guardia zibilek "altoa" ematean, "Apala" ataundarrak pistola atera eta guardia zibil bat hil zuen; ondoren, ihes egin zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeatio gero, gero lapurreta izan zan. Hue´re politte zan.
- Geo?
- Bai, fabrika haundin. Ba, klaro, sobretan etortzen zan dirue eta zakun ekartzen zuen. Ta, ba, ekarri due, zea, hillen aitzeneko egun baten, hillen aitzenen jeneralen pagatzen zan ta, nik ez dakit, ETAkok sartu die ta: “¡Todo el mundo en el suelo!”. Ta pistolea ta hola, ta hartu zaku-dirue ta Lazkaumendi aldea korrika. Gue bistan e, nee bistan, e! Ni ez nitzen han momentu hartan, zean, takillen ondon, ez nitzen han. Ni taillerren geittu nitzen, gero jungo nitzela ta. Ta han bi-hiru tiro bota zittuen. Hala jun zien. Ta gero haak zean bat izan zuen, kontratienpon bat eo hor. Klaro, guardia zibillez bete zan hau seittun dana, helikopteroa´re etorri zan hurrungo egunen, bof! hemengo mobimentue! Ta urdun zan, ba, e… “Apala”, ba, hor sobra´re potaje hortan, bezperan lanen zan “Apala”, baiño potaje hortan sartuta zeon. Ta Aiako festak zien ta etxea bagatoz oiñez ta Atxurreneti beheraxeagon, guardia zibillek“¡Alto!”. Ta “Apala” horrek… seguruonea, seguruenea, gu esaten aitzen gea, egun hartan emango ziela pistolea. Etaa do galtzerditi pistolea ta pun! pun!, guardia zibille “al suelo”. Bea errekaa saltau da ta errekati… mendi hue jakingo zon harrek nik etxeko sukaldeko berri bezela, mendi haren berri. Ta igo da gaiñea ta Zegamako tunel luze hortan jarri da /jarria/ paiten gaiñen, han bagoien batea saltatzeko zean, hartu do lo ta halako baten esnau da ta bagoia, “aiba Dios!” ta bagoien batea salto ein do, han ezkutau da nola-hala ta Hendaia arte. Gehio ez da harren arrastoik, hue ez due harrapau. Histori hoi hala da, e!
- Bai, bai, nik ez nekin hori.
- Alaba: Nik´e ez.
-Ez zenekizun, ez zenekizun, e? Ba hala da hoi. "Apala"n zea horixe zan.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia