Ataun (Gipuzkoa)

"¡Alto! ¡La bolsa o la vida!"

"¡Alto! ¡La bolsa o la vida!" <p>Felix 14 urterekin hasi zen lanean fabrikan. Orduko jornala gogoan du. Lanetik etxera itzultzeko bidean, gauez, lapurretak egoten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-055 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Felix 14 urterekin hasi zen lanean fabrikan. Orduko jornala gogoan du. Lanetik etxera itzultzeko bidean, gauez, lapurretak egoten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamalau urtekin hasi ziñan, ezta, fabrikan?
- Bai, bai, bai. Aitte hil ta urteek kunplittu nittunen seittun.
- Ta orduko jornala zuria zer zan?
-“Veintidós cincuenta” astea pasauta. Ez al dezu apuntau!
- Ez […] apuntauta dao.
- “Veintidós cincuenta” astea?
- Astea pasauta. E! eguneko “tres cincuenta” zan, ta gero, bigarren urten “cuatro setenta y cinco” uste det egunekoa zala. Ta gero, ba, ez dakit ,ba, ofizial terzera bederatzi pezta o zer zan. Garai hartan, e.
- Ta jornala esaten zitzaion?
- E?
- Jornala esaten zitzaion?
- Bai, hoixe, ba, hala zan ta, jornala.
- Alaba: Eta bizikletan zapatutan dirue ekarri ta bidea´re ataatzen zienak […].
- Bai, bai, bai, izan zien kasok, por ejenplo Metalitturrin, ba: “Alto! la bolsa o la vida”. Bai.
- Erderaz?
- Bai, ta euskeraz´e bai.
- Alaba: Eunez edo?
- E?
- Alaba: Eunez…
- Gauez!
- Alaba: A gauez.
-Bai, zeatio gauen hamarretan ateata illunduta eoten zan. Ta nei´re bai gertauta dao. Oin, beti belozidaden pasau, bai bizikletan ta geo motoa nola´re bai. Hamabi ta erditan atea fabrikatik eta gauen, aizu. Ta kintzena igual bolsillon.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia