Fabrikako soldatak ekarritako poza
Felixek CAFen egin izan du lan. Etxean hiru behi zeuzkaten, eta haien esnea etxerako eta saltzeko izaten zen. Amaren alarguntasun-pentsioa oso txikia zen; eta Felixek fabrikatik lehenengo soldata ekarri zuenean, pozez zoratzen egon ziren etxeko denak.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:00:46
- Erref: ATA-018/031
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Zuen garaien, zuk fabrikan egiten zendun lana… CAFen o…?
- E?
- CAFen egiten zendun lana?
- CAFen, bai.
- Eta ordun etxen hiru behi esan diazu?
- Bai.
- Hoi ze izaten zenduen etxeako esnia iteko o?
- Etxeako ta saltzeko´re bai. Beida, aitte hil ta ondorenen danan beharra zeon, zeatio amai jarri zien, ba, “cinco veinticinco” aitten indemnizazioa. Ta, aizu, hue gutxi zan hamaika lagunentzat, hue etorriik ez zan. Ta nik aurreneko astea hamalau urtekin pasatu fabrikan ta ekarri nittun etxea “veintidos cincuenta”. Ta, joe, gue etxeko poza! Gaur hola billoia eman eta halako pozik ez. “Umea, oaintxe ez gaittuk galdu” esanez ta, aizu, hola zan.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!