Etxeari su emateko aholkua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Felixen osaba bat Bilbon bizi zen, Ataungo lehenengo zaldizaina izandakoa. Behin Felix Bilbora joan zen, eta osabarekin elkartu zen kafea hartzeko. Han osabak aholku bat eman zion: baserriari su eman eta aseguruaren kontura berria egiteko.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:02:36
- Erref: ATA-018/028
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
Eta gero beste osoba horrena. Guk osoba genduken Bilbon, zeatan, Colegio Santiago Apóstol. Ta hue emen zan, hemengo zea, gure aittajaune ez, aittona zanen anaie ta Ataungo aurreneko kotxeroa. Ez zan autobusik ta zaldie karrookin, Ordizia, Lazkaoa, Beasaiña ta horitaa ibiltzeko. Ta hue emen zan. Hue Errotazarren morroi. Hala, gero gerrako garaien, ba, Santiago Apóstol hortati fraile guztiik danak alde ein due ta etxeen zaintzen geldittu da hue. Ta, ba, hue han ta gero etorri danen, bertako bezela hartu zuen. Ta nik, ba, anaie urduako neuken Billaron, zea, anai gaztena, oin Sevillan dauna. Ta hue bisitauez jun naiz, ba, Vuelta España bukatzen zan Bilbaon. Ta ez naiz akordatzen urduako ezkonduta neon o ez neon, hoixe ez dauket gogon. Ta behin… dana dala, behintzat. Hala, Billaron lo ein ta jun naiz Bilbaoa. Billau det osoba hoi, Santiago Apóstol kolegio hoi, ta esan nion: “Osoba, etorri zaiz bazkaittea, biok bazkalduko deu ta”, “Ez illoba, nik bazkaldu ta kafea hartzea etorriko naiz”, bale ba. Ta nik, ba, han bazkaldu non, oaindi gogon dauket, Loroñon barren bazkaldu non, San Mamesen ondon, kolegioa´re ingurun zeon ta hala. Ta etorri zait kafea hartzea. Ta urdun zeon, ba, Espilla ie eroien zeon, zeuken tripea hauzko paitek, honuzkok´e bai eta horrea hortik sukaldetik gora dana egurre zan, gaiñe danak egurra zien, lehenauko etxe zaharra. Urdun obran hasteko asmoon genden ta esan diot osoba horri: ”Osaba, hola ta hola obran hasteko asmoa”. “Zer, illoba? Espillan obrea ein? Espillan ez zazu diruik gastau”, esan zin holaxe. “Ta ze ein behar diau ba, erortzen utzi?” “Ez, ez, bi-hiru segurotan sartu zazu eta emaiozu su” kontestau zin holaxe osoba horrek. “Ta kontzientzie?”, “Kontzienzie, gizon, astook jan zon!” kontestau zin. Egik die horik, e! Hoi neonek esandakok. Ta geo etxea etorritakon kontau nien ta: “Bai, bai, oain´e lehengo lekuti zeukek harek burue”. Lehengo lepo gañetik. Ta, aizu, hola, historie hola zan.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!