Jose Migel Barandiaranekin ermandadea kudeatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Frankismoan, baserritarrei erretiroa jasotzeko eskubidea jarri zen. Jose Migel Barandiaranen eta beste hainbat lagunen artean, ermandade bat sortu zuten, asegururik ez zeukaten baserrientzat. Gerora, Felix aritu zitzaion Jose Migel Barandiarani laguntzen. Orduko kudeaketei buruz hitz egiten du.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ATA-018/024
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
Don Joxe Migel Barandiaranekin… Ba, urdun, arten gaztea nintzen. Ta, ba, frankismok aurrena jarri zon ba, baserritarrai jubilazioa. Zeatio ez zeuken baserritak ezer. Bakar-bakarrik fabrikantek-eta bagenduken seguroa, baiño beste gaiñetikok iñok ez. Ta aurrena jarri zien jubilazioa. Ba, ez dakit, hirureta bost urtetati gorakoi seittun jarri zien eta gero bestek, ba, hoinbeste urten pagau in behar, hilleko horrenbeste, gero eskubidea izateko. Hala. Ta Don Joxe Miel horrek eta besta batzuk hemen, ni baiño zaharragok, ba, zeatu zuen, antolatu zuen eo formau zuen, ba, ermandade bat. Ba, seguroik ez zeukenai launtzeko. Ba, eo, errezetak, botikak ziela o klinikako enstantzik ziela… ta horik. Ta lautatik hiru pagatzen gendun danan arten , hor ermandade hortan zeren danan arten; eta bat, beak, norbeak. Eta aurrena jarri zan besta bat Don Joxe Mielei laguntzen. Eta harrek ein zien faltxoriren bat, eta geo, Don Joxe Mielek nei hots ein zin: “Etorri hai honea”. Ta “Zeer dezu?” ni asko juten nintzen orduako ta,“Ba, honoko ermande hau bion arten eaman behar diau”, “Baina, Don Joxe Miel, nik nola lagunduko dizut ba, nik nola lagunduko dizut ba, eskolaik ez dauket eta!” ,“Bai, bai, hik eta nik eamango diau hau”. Hartan, ba, bion arten aurrena eitten gendun, ba, zea, barrio bakutzen juntako bat zan ta eitten gendun errezetak izan zeizela beti medikuk eindakoa, herriko medikuk, “médico de cabecera”k eindakok. Eta klinikaa jun beharra izaten bazon´e horrek justifika dezala. Ta hartan, ba, gero, ba, rezibok, hango gastunak, pasatu herriko zeorri. Ta herriko horrek nei pasatzen zin eta nik Don Joxe Mielengana jun ta nik esan ta harrek apuntau. Geo harrek deskuentoa eitten zien […] norbeai zenbat ein behar zien ta hartan. Ta gero ataatzen gendun, ba: “Beno, hemen gaixo… zea, pertsona bakutzek hoinbeste pagau behar do”. Ta nik geo etxen, ba, rezibok eitten nittun famili bakutzenak, ta gero hemen barrion zeon horrek kobratzen zon ta berriz´e Don Joxe Mielen etxera jun, nei ematen zien diruk, nik Don Joxe Mieli... Ez! Harrek eitten zon: nik pagau behar nienai, zea, reziboa, ba, “Fulanok horrenbeste pagau behar do”. Ta hala, geo jai atsalden hartu bizikletea ta eitten nittun lan horik, dirue jendei partittu ta horik.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!