Ataun (Gipuzkoa)

Umeak instrukzio militarra ikasten

Umeak instrukzio militarra ikasten <p>Eskolan, maisua errepublikanoa zen, eta instrukzioa erakusten zieten. Orduan 8-9 urte zeuzkaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan, maisua errepublikanoa zen, eta instrukzioa erakusten zieten. Orduan 8-9 urte zeuzkaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ordun republikanoa izan arren…
-Ba aurrena bai; aurrena, buf! Alperketa zuriekin-eta, zinta gorriekin-eta, hue etorri zanen Arabatik honea, bua! Nik begin aurren dauket, eta gero bestea kanbiau zan. Ta gero, gaiñea, esango dizut, bea hasi zan zapatutan-eta errosarioa errezatzen, ta errosarioa erreza.. errezaazitten. Bea, bea hasi zan maixuoi kanbiau zanen, ta gero PNVa. Ta hala.
-Falangen zebillen garaian zuek desfilatuarazten?
-Bai, kamiñon ibiltzen giñen. Egurrezko moskotoiak eo egurrezko fusilen tipoko mosketoi zea batzukin. Bai, bai, bai.
-Ta ze egiñarazten zizuen ba?
-Ezer ez! Sobra ere hala zan ordenak-eta, ume gazteei eakustekoa ta. Aizu, beste herritan'ee ibiltzen zien sobra ere.
-Eta uniformiakin ta hola?
-Et et et et! Bakar-bakarrik ibiltzen zittun bi-hiru neska banderekin. Ta Renteria junda die [Suuko] rubiak esaten gendun ,ta haak zien ba hor zea hortakok, rama hortakok baita ere, eta haak bandere españolakin aurreko alden ta gu desfilea mosketoiakin ta zeakin; ta ba plazako itturria arte edo hola ibiltzen giñuzten.
Ta zuek ordun gustoa?
-Gustoa edo desgustoa, ibilli beharra zeon. Guk zer genekiun garai hortan zer zan beatzi urtekin, zortzi-beatzi urtekin, aizu!

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia