Rufina Urbistondo Urdangarin
San Gregorio auzoa; Ataun (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Ataungo Iturrioz baserrian jaioa, San Gregorio auzoan, Urrutxu Mendi aldean. Aita bertakoa zuen eta ama ere ataundarra, Iparragirre baserrikoa. Etxea San Gregorio elizatik oso aparte gelditzen zitzaien eta herriko martxa urrundik jarraitzen zuten Iturriozkoek. Hala ere, Rufinaren aitak bazuen irrati bat ordurako, eta berri guztiak aditzen omen zituen, hizkuntza ezberdinetan. Urrutitik etortzen omen zitzaion jendea berriez galdezka. Rufina San Gregoriora ezkondu zen, eta geroztik bertan bizi izan da. Maria Rosario Agirrerekin batera egin genion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATA-020 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute