Ataun (Gipuzkoa)

Errepide eta zubi estuak Ataunen

Errepide eta zubi estuak Ataunen <p>Errepidea oso estua zen orduan, eta zubia ere bai. Ikaragarri aldatu da Ataun. Beren baserrira ordubeteko bidea baino gehiago zegoen. Elizara bi aldiz jaisten ziren igandetan, mezara eta bezperetara. Festatik berandu itzultzen zirenean, afaldu gabe lotara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-020-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepidea oso estua zen orduan, eta zubia ere bai. Ikaragarri aldatu da Ataun. Beren baserrira ordubeteko bidea baino gehiago zegoen. Elizara bi aldiz jaisten ziren igandetan, mezara eta bezperetara. Festatik berandu itzultzen zirenean, afaldu gabe lotara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta karretera´re leheno oain [aiñakoa] al zan o?
- Rufina: Karretara? Bai, ia ia. [Ezer´e]… gurdiintzako bidia. Juxtu-juxtu gurdie pasatzen zan hortxe. Ze eukiko zittun, hiru metro? Holakon bat eongo zien hor. Zabalagoa…?
- M.R.: Bai, beti zabaltzen jun da; nik hain estue ez det ezautu baiño. Zabal...
- R.: Bai, beharko! Hiru metro hola [emango hon]. Bai, pusketea, pusketea eransten, eransten… hola, hola ein da. Ta zubie ere badakizu hor nolakoa zan: parregarrie.
- M.R.: Estu-estue.
- R.: Holakoxe zubi txiki bat zan.
- M.R.: Bizikletea´re maniobrakin [sartu behar].
- Bai, e?
- Harrigarri horittakoa! Ez dau sinisteik, e. Gue denboran ze diferentzie ein don San Gregoriok´e.
- M.R.: Danak bezela baiño ez, [haundie] danak.
- Bai.
- M.R.: Ataunek eta danak ein do zea haundie.
- Eta karretera hemendik San Martiñeakua halakua baldin bazan, oain baiño urrutigo´re geldituko zan San Martin. Oain seittun sartzen gea, baiño…
- R.: Bai, egie, urruti, bai. Urruti gue etxeti zan, Iturrioztio. Urruti handi etortzen [huan]. Ordubete, korrika junda ordu ta erdi [behar] ziñuzten. Juten behintzet gora. Behera errezago etortzen giñen. Baiño gora? Ez zeon ezer´e ta! Dana… bide penagarri bat.
- M.R.: Basobidea.
- R.: Urrutxua juten giñen bezela. Urrutxua´re juten giñen makiña bat aldiz, [Lauztierrekatio] Urrutxua. Ta gue etxeti´re bai, handio goittio, zelaie.
- Ta ordun igandetan-ta mezata jun behar zanen…
- R.: Iganden bi aldiz, gaiñea! [Bata] bestela kondenauta. Kondenauta etxen majiña bat aldiz honuzkeo. Beti kondenauta gu… Goizen mezata, goizeko zazpietako. Bostetako mezata etortzen giñen gu urrin, bai…
- M.R.: Ehiztarin garaien.
- R.: Lastoa, lasta-argie piztu ta haren argitan, horti goitti behera, goitti behera, honea San Gregorioa. Ta gero, atzea berriz arratsalden bezpera-ta zenden [etorri beharren], erremedio be, e, obligatorio zan, latza. Ta gero, beiz, bezpera-ta zala ta hori egun guzie pasa zan hemen buelta ta jira. Ta kitto. Iñun festaik bazeon, juten giñen ta gero etortzen giñen e, auskalo ze garaittan, ta gero afaririk batez! Errosarioa zeonan han. Tia apraketa zaharra su baztarretik aurrea ta ospa dios, beti gora ohira alde eitten gendun guk eta… Aurreko egunen jandako bazkarikin hurrugo eunen. Ordun bai eitten gendun regimena! Oain ez! Hue zan regimena eittea, benetan.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia