Astigarraga (Gipuzkoa)

Erlezainen babesak

Erlezainen babesak Lehen, erlezainek aurpegia eta besoak babesten zituzten. Erleen ziztadei ez zieten garrantzirik ematen. Ziztada egitean, pozoia ateratzea izaten da onena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-025-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen, erlezainek aurpegia eta besoak babesten zituzten. Erleen ziztadei ez zieten garrantzirik ematen. Ziztada egitean, pozoia ateratzea izaten da onena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta oain ikusten dia holako astronauta bezelako trajiakin, eta ez dakit nola jungo ziñaten, o guanteik bai, o sareikan o zerbait behar izaten al zan?
- Guanteik ez, guanteik ez gendun ibiltzen, baiño aurpegiko saria bai. Gendun "pasamontaña", hola, "pasamontaña" gaur hartu eta aurria hola kendu, eta han saria jarri. Saria metalikua, fin-fiña, eta huaxe izaten zan. Jarri eta gaur bestelakuak daude, baiño ordun hala izaten zan. Hua hemen ondo-ondo lotu, ez barrua sartzeko erleik, eta hola juten giñan. Eta eskuk honeaiño mangak, hemen lotu; bestela, ez bazian lotzen, zirriztutik sartu, ta hoi bai, behetik gora iyotzen zian, ta zazta hemendik! Eta, hor lotu eta juten giñan, bai...
- Ta ziztadan bat iñez geo, zaztakon bat iñez geo...?
- "Ni caso", baiño oain oain ez emen dia danak hola e? Oain erlian ziztadakin batzuk oso gaizki ibiltzen emen dia. Bai. Nei ez dia behin'e. Nei ziztakoa, ta, ba! Ta geo haundittu eitten da pixkat. Bai, konforme. Baiño, nada. Ziztakoa eitten baldin bada hartu ta, ahal badezu, harek ein dun ziztako hartako odola ateratzia. Ya garbittu. Harek jartzen dun benenua, hua kendu. Bai. Gaiñontzen, ez du [...].

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia