Eztia ateratzeko garai egokiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-025-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: ATG-025/025
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Eztiya ateratzeko, ilbehera edo beiratzen al zaiyo illargiyai? Lehen beiratzen al zitzaiyon?
- Bai, ilbeheran. Ilbeheran, daiñu gutxiyo erliai itten emen zaiyo; eitten emen zaiyon esaten zan, ilbehera, beti eztiya ateratzeko garai hartan eskuz hola "a lo bruto" ateratzen zanian, ilbehera. Ilbehera beti. Bai. Eta oain oain ez degu beidatzen. Oain, oain dena ikusi zenbat ezti utzi diyozun ikusten dezu dena, zenbat behar dun urtian, ta zenbat uzten diyozun; dena ta oain, oain, beste gauza. Oain argi-argitan ikusten dezu, ta zuk kalkulatu behar dezu nola... Hola, hola da.
- Ta ilbeheran bai, eta garai batian beiratzen al zitzayon eguerdi eguerdin jun edo goizian goiz, o illunabarrian o...? Noiz jun ba al zeukan aldeik?
- Bueno, horrek izaten du, zu juten bazea egualdi ona daola, egualdi ona, eta eztiya kendu behar diyogu, ta bakizu, hemendik ez daonean hustu behar zendun. Eta komeni zaizu erleik gutxiña barrun don garaiyian jutia. Eta egualdi ona baldin bada, erlia atera itten da, batzuk lanea, bestiak pasiatzea. Konparaziyo bateako, umiak jaiyota, jaiyota umiak, eta oaindik laneako gauza ez dianak, pasiatzea ateratzen dira pixkat, eta beti hemen lekua gehiyo, egualdi onakin. Zuk lana itteko, bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!