Astigarraga (Gipuzkoa)

Sagardotegietako giroa eta "jakintsuak"

Sagardotegietako giroa eta "jakintsuak" Lehen, Donostiatik etortzen ziren ustez sagardoaz asko zekiten pertsonak; asko gastatzen zuten; eta haiek nora joaten ziren, jendea hara joaten zen. Basoak dexente betetzen ziren lehen. Orduko giroaz hitz egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-023-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen, Donostiatik etortzen ziren ustez sagardoaz asko zekiten pertsonak; asko gastatzen zuten; eta haiek nora joaten ziren, jendea hara joaten zen. Basoak dexente betetzen ziren lehen. Orduko giroaz hitz egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun ze itten zan, batian sartu ta han bukatu?
- Ordun izaten zan toki askotan, Ergobin igual bi hiru tokitan saltzen, Astigarragan beste bi hiru tokitan. Epoka izaten zan, primaberan beti, martxua ta epoka hortan, ta ordun jendia Donostitik etortzen zian ustez zakitenak, kimikua o deitzen ziotenak, Ameriketan ibili ta hamar milla durokin etorri ta haikin primeran bizitzen zian. Gastau hittunen earki hoik. Haik etortzen zian, ta haik tutian aitzen zian juego. Ta haik noa jutean zian, jendia hara juten zan. Haik uste zuten haik dana bazekitela.
- Ze etortzen zian Ameriketatik, haudixeo?
- Tranbian etortzen zian, ta o jokuan ai, ta kriston sagardo pilla. Hogeita hamar baso ta bakoitzak edaten zittun e?
- Eta basua, oain bezela, gutxi ta maiz esaten dana, hola saltzen al zan? Tragua?
- Bai, bai, tragua... Bai zea, tragua, basua bete itten zan ordun e? Hor basuak jeneralian egurrekuak izaten zian, baina baso dexentiak e? Xoxa baliyo zun bakoitzak e? Asko etortzen zian Irun alde hortatik, kontrabandon ibiltzen zianak eta, durua botatzen zuten eta "benga!" ahittu arte daniadi. [...] danak ezautu dittugu.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia