Joxe Antonio Ollokiegi Otaegi
Astigarraga (Gipuzkoa) (1924-2019)
Biografia
Astigarragako "Kakonia" etxean jaio zen, garai batean "Mina" izenez ezagutzen zen etxean. Aita Astigarragakoa zuen eta ama, berriz, Beizamakoa. Valdespinako markesen etxean bizi ziren beraiek, eta haien maizter izateaz gainera, markesen administratzaile-lana egin izan zuten belaunaldiz belaunaldi, bere anaiarekin lan hori bukatu zen arte. Gogoan zuen markesei maizter guztiek eman behar izaten zieten errenta nola ematen zieten: bai diruz, baita oilasko bat eramanez ere. Eskolan 8 urte bete zituen arte ibili zen eta gero gau-eskolan ere aritu zen. 13 urterekin basoan aritu zen lanean eta gerra hasi zenean korneta jotzen zuen desfileetan herri berriren bat hartzen zenean. Gaztetan harri-apustu bat jokatu eta sekulako marka egindakoa gogoan du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATG-023 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa | ||
ATG-041 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute