Karlismoaren alde egotera derrigortuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-023-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 07a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: ATG-023/017
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
- Ta ordun izaten al zian dantza-saiuak eta dantzan erakusten al zizuen herrin norbaittek?
- Bai, bai, bai, dantzan bazian, danetatik. Reketiak edo zeak karlistak ez zuten iya bate. Kanpotik etortzen zian, baiño, este, nazionalistak bai. Nazionalistak PNVkuak eta hoik, joe, dantzari onak, eta herrin beti organizatzen zittuen, bai, bai.
- Eta erakutsi're bai herriko jendiak?
- Bai, bai, herrian bazian, bai, bai, bazian.
- Zu noizbait ibilli al zea ikasten?
- Ni ez, zeatik karlistak ez zuten nahi. Gu karlistetakuak giñan ta. Bai. Markesan baxtar guztik danak karlistak zian, beharko, nola obligaziyua bezela zan. Asko harrapatuko niñuteken gaur.
- Haik jartzen al zizuen baldintza? Haik jartzen al zizuen zuri noa jun behar zenuen? Markesak?
- Ez, ez, baldintzak. Baiño kasik obligaziyua bezela zan. Kasik obligaziyua zan.
- Interesak eongo zian...
- Klaro, bestela... Ez. Holaxe.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!