Astigarraga (Gipuzkoa)

Cervera gerraontziaren oroitzapenak

Cervera gerraontziaren oroitzapenak Gerra garaian Bilbon egon zen burdinazko gerrikoa. Nazionalek Cervera gerraontzia zeukaten, eta harekin botatzen zituzten bonbak lehorrera; Astigarragan etxetik egoten ziren bonba haiei begira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-022-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaian Bilbon egon zen burdinazko gerrikoa. Nazionalek Cervera gerraontzia zeukaten, eta harekin botatzen zituzten bonbak lehorrera; Astigarragan etxetik egoten ziren bonba haiei begira.

Transkripzioa

- "Cinturón de hierro" hoi nundik noakua zan?
- Hor, Bilbaon inguruko menditan han frontoya zea joan zian, kontra itteko. Eta barku bat'e bazuten haik, Cervera izena zuna. Ta harek bonbardatzen zun honea sartu zianian, zeak nazionalak, barkuak botatzen zittun bonbak; ta guk hemendik ikusten genittun, baiño behin'e ez ziyoten goraiño aillaitzen. Beti bidian lehertzen zian. ta hemendikan beira egoten giñan gu nola...
- Hemendik, Astigarragatik?
- Bai, basarri hontatikan, basarritik, etxe hontan ez, baiña basarrin. Basarrin bizitzen giñan ordun. Ta bueno, behintzat, Bilbao aldea pasa zian ta ordun ya guk peligro gutxiyo genun hemen.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia