Astigarraga (Gipuzkoa)

Gerra Astigarragan

Gerra Astigarragan Gerrako oroitzapenak gogoan ditu: nazionalak San Markos menditik sartu ziren eta beraiek bi bandoen arteko borroka ikusi zuten. Gerora, Bilbora iritsi zen frontea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-022-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerrako oroitzapenak gogoan ditu: nazionalak San Markos menditik sartu ziren eta beraiek bi bandoen arteko borroka ikusi zuten. Gerora, Bilbora iritsi zen frontea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu gerra garaiko urte haitaz, nola akordatzen zea? Akordatzen zea hemen soldaduik ikusirikan edo...?
- Bueno, nik beatzi-hamar urte eta hortik sartu zian gobiernu nazionalak eta hartu zittuzten mendi hoi: San Markos ta Txoritokieta. Ta bestaldian zauden beste bandokuak, zean, Hernaniko mendiya nola dago hor?
- Santa Barbara?
- Santa Barbara. Eta kanoyak tiratzen ziyoten, guk nabaritzen giñun nola pasatzen zian, zeak, kaiñoyak bota zittun grandak. Eta hortikan tiratzen zittuzten hara, ta hua hemen erditikan pasatzen zian, ta guk nabaritzen genittun soiñuba nola pasatzen zuten batea ta bestea.
- Hura bizi gabe ez da jakitten ze izango zan e?
- Ez, baiño ya hemenguak ya etsi zuten ez zutela gauza onik eta alde in zuten Bilbao aldea ta han formatu zuten beste frentia, "cinturón de hierro" esaten ziyoten. Ta han'e denboa pranko aguantatu zuten. Baiño hemendikan ya peligro hoi ya pasa zan Bilbao aldea.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia