Astigarraga (Gipuzkoa)

Lehengo gai tabuak

Lehengo gai tabuak <p>Orduan ez zen ohiturarik izaten sexualitateaz hitz egiteko. Behiari zezena ematerakoan ere urruti gelditzeko esaten zion aitak. Ohean ikasi zuten ikasi beharrekoa. Lehenengo hilerokoa nola izango zen ere ez zen hitz egiten etxean: bekatu zen hortaz hitz egitea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-020-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orduan ez zen ohiturarik izaten sexualitateaz hitz egiteko. Behiari zezena ematerakoan ere urruti gelditzeko esaten zion aitak. Ohean ikasi zuten ikasi beharrekoa. Lehenengo hilerokoa nola izango zen ere ez zen hitz egiten etxean: bekatu zen hortaz hitz egitea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- uanita, ordun gizonakin juntatzeko lehenengo gau horretarako... zerbait'e adizia izaten al zenuten gauza nola zan? Orain asko hitz egitten da, eskolatatik eta umetatik.
- Ordun guk ez genekigun ezer'e ez zgiun iñork ezerr'e erakutsi, zer zan, nola zan.
- Nolabait ikasi behar.
- Bai. Biak zezenetara eramaten giñunian'e, aittak uzten zian ehun metrora, "zuk hitz egin hemen, ni etorriko naiz berehalaxe". Ta hara eramaten zezenetara, zezenetara eraman ta han nola itten zun, ez ikusten ta ez jakin, nola izaten zan. Han nik ez, ohean ikasi genun, ohean artian.
- Nolabait'e. Eta ez dakit, amak ohitturik izango zun zurekin hitz egiteko ba regla zala, edo lehenbiziko ba regla jeisteko zera horretaz edo... hitz egiten al zan gauza horieta?
- Ez zekiten erakusteko.
- Horretaz ezingo zan hitz egin, ezta?
- Ez orduan pekatuba zan hori, horretaz hitz egittia.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia