Eskolarako bide "debekatua"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-020-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan 4 urterekin hasi zen eta aldameneko emakume batek eramaten zuen hara hasieran. Gerora bakarrik ikasi zuen bidea, debekatua zegoen bidetik ere "lau saltotan" joanez. Harrapatu zuten batean zigortu egin zuten, baina alde egin zuen mojak ohartu gabe.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:32
- Erref: ATG-020/015
- Kodifikatzailea: Ainhoa Ansa
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta zenbat urtekin hasi zinen zu eskolan monjetan?
- Ni? 4 urtekin. [Altakumeko] emakume bat, Maria izena zuna, etortzen ziten bila, harei eskutik hartu eta eramaten zian. Harek 6 urte arte eraman zian ta handik aurrera ya bakarrik joaten nintzan.
- Hemendik eskolara badago bide pixkat, e?
- Bai, baiño nik trukuba hartuba nakan, ez... prohibittuba zegon baiño, kamiyotik buelta emanda han eskailleratan beheti gora iyo behar izaten zun, eta nik eitten non sagastiya zeon ta sa... ur billa... o, zea, belarra, ba, belar tokitik dzzist! jaisten nintzan lau saltotan. Ta ja! kastigatu eitten ziaten baiña nei ez kostunbrea kentzen.
- Errexagoa hura.
- E?
- Errexagua hura.
- Honbre! lau saltotan bihan nitzan. "Meza motzana" esaten giñon tokitik [jeisten] nintzan ta. Ta ama plazatik etortzen zaneako bideako hantxe presentatzen nitzan. Ta kastigatu ziaten lehendabiziko aldiz ikusi ziatenian. Kastigatu eta han utzi ziaten giltzatuta. A, bai? Hola, altura puxkat, 4 bat metro, bost igual, leihuak. Handik rrrrrrriau! salta ta korri amagana. "Hemen al zea, maittia, hemen al zea?" ta "Bai, bai, hemen naiz".
- Ez zeniyon esan?
- E?
- Ez zeniyon esango, ez?
- Ez, amai ez. Mojak-eta konturatu zianian atia iriki ta falta nintzala... Etorri nitzanian orduan bai, orduan punteruakin taka-taka-taka-taka [...] ipurdin. Punterua izaten zan ordun.
- Ta hoi izaten al zenuien kastigua, punteruakin?
- Bai, bestela belauniko. Hoik izaten zien gure kastiguk.
- Belauniko eskuak zabalduta hola o... liburukin? edo ez?
- E?
- Liburuk esku banatan hartuta, edo ez?
- Ez, ez genun guk zeik.
Egilea(k): Paula






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!