Eguberriak baino lehen errenta ordaintzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-019-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Inaxioren familia maizterra zenez, errenta ordaindu behar izaten zuten, beti eguberriak baino lehen. Diruz eta abere bidez ordaintzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: ATG-019/003
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Ta baserritarrak eta, pentsatzen det maizter izateagatik edo.
- Bai bai, urtiak ordaintzeko errenta ta gero eguberritan kapoi paria gaiñera.
- A bai e?
- Bai.
- Ordun errenta diruz eta gero...
- Bai, bai, gero kapoiak eguberritan.
- Egun seiñalatu bat izaten al zan errenta hori pagatzeko?
- Bai, ez dakit ba Santo Tomas eguna edo eguberri aurretik, egunen batzuk eguberri aurretik izaten zien.
- Ta harek zer itten omen zun hainbeste kapoiekin?
- Erregalatuko zun bat edo beste ta beste batzuk... familian nola asko baitziren denak jango zituzten noski. Ez zituzten harrika botako.
- Ta haiek berak non bizi zian, familiya?
- Palazio Murguia edo, nola daon elizan ondun palazio horretan bizi zian.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!