Gizonezkoak plazan saltzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-017-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Egunero Donostiara joaten ziren etxeko emakumeak plazara saltzera. Ergobitik gizonezko bat joaten omen zen baina salbuespena zen. Zerga ordaindu behar izaten zuten saltzaileek.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko irailaren 28a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: ATG-017/032
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Dena Donostira eramaten genun, berdura. Egunero zera autobus ta zerak hartu, xexteran sartu, ta martxa, hau're juten zan saltzera, berdura saltzera.
- Zu zeu're bai? Zu zeorre juten ziñan?
- Ez.
- Ama jungo zan hasieran.
- Ama, ama, nere ama, ta aitta're ez. Ta gero ama jun zanian hau, berdura saltzera. Geo zera juten zan, kotxiakin.
- Emakumian lana izaten al zan hoi?
- Bai. Gizasemiak bazian, zeran, Ergobin, mutilzahar bat, bueno bi mutilzahar zian. Hura juten omen zan, ez det bein'e ikusi, adittutakua. Karretillan hartu, lau aza ta lau letxu, ta Donostira. Ta bestia esango dizut, Loiolako [...] egoten zian, Loiolan. Ta kuartelian beti in behar zan pagatu, juten zienak, geatu, ta saten bazizun ta lau tipula ta lau letxu ta bi errial edo, lo que sea pagatu behar zenun. Zean, denbora batean zeran bezela, paguako zera hoiek bezela.
- Mikeletiak bezela.
- Mikeletiak bezela. Nik ezagutu nun kuartelekuak.
- Hori gerra ondoren izan zan?
- Bai, jo ni mutil kozkorretan, ni ari naiz esaten... ezkonduta're bai! Ez dakit ze urteak arte egondu zien kuarteleroak baiño!
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!