Jaioberriak janzteko modua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-010-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umeen arropak beraiek egiten zituzten. Fardelak, kamisetak... Gerrikoa (faja) jartzen zitzaion. Nola janzten zen umea. Gaur egungo erraztasunak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko apirilaren 26a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: ATG-010/045
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Haurrak zaindu eta hezi , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Zu akordatzen al zea umian lehenbiziko arropak eta nolakuak izaten zian?
- Neonek eitten nittun batzuk, nola hala, zeak'e bai, paiñalak o zeak ere neonek; kamisetak eta danak neonek eiñak nitun.
- Ordun haurdun zeunden hillebete guztitan josi ta josi...
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Ta izaten al zun umiak hola...
- Faja, fajakin, baiño roillua bat in ta gero bueltaka-bueltaka-bueltaka zean.
- Ta nola jazten zan umia: aber, umia larru-hutsik dao eta aurrena zer jartzen zitzaion?
- Lehenbizi kamiseta eta geo fajakin, dena, zea, lotzen ziñun. Ta geo zea, este, kulerua bezela balitza bezela, zea, bi tirakin lotzen zendula bi alderdita, haik'e neonek egiñak, felpakin. Gaur zea, paketea jarri ta fuera. Kaka dayola hantxen ta askotan besuan hartu ta... Ta gaur, berriz, ze ze erreztasunak dauden e?
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!