Astigarraga (Gipuzkoa)

"Lanik ez egiteko, lan asko egin behar da"

"Lanik ez egiteko, lan asko egin behar da" Ez zaio lanik falta izan Joxeri. Adarjotzeak aipatzen ditu: "lanik ez egiteko, lan asko egin behar da".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-005-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ez zaio lanik falta izan Joxeri. Adarjotzeak aipatzen ditu: "lanik ez egiteko, lan asko egin behar da".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez zaizu lanik faltatu orduan?
- Ez, horregatik esaten dizut ba, nik esan, hoi, hoi askok esaten dute: "Jo, hi, hi bizittu haiz...". Bai, bizittu haiz, bai, gaiñetik, gaiñetik hola aitzen dira; baiño nik esan itten diyet, nik'e kontestatzen diyet. "Hau?" neregatikan, "Hau, hau biziko ez dek ba! Ehun urte harrapatuko dizkik honek, sekula ez dik kolpeik in ta!" esaten dute. "Bai, egiye dek hoi", esaten diyet nik, "Egiye dek, baiño sekula golpeik in be bizitzeko, lan asko in behar dik e?", "Bai? Ze in dek ba?", "Ze in dedan? Goizeko hiruretan ta esnatzen nintzan garaiyian, Pentsatzen jartzen niñuken", "A bai?", "Bai, aber hurrengo egunian lanik ein be nola pasako deten eguna" esaten diyet. "A bai? Mekauen dio! Sekula golpeik ez dik in honek, eta ehun urte harrapatuko dizkik honek!". Hola aitzen dira, adarra jotzen.
- Pixuz beharbada golpe haundiyik ez, baiño ibilli [...] behintzat kamioiakin hauntza ta honuntza.
- Kamioiyakin'e, kamioiyakin, bueno, hoi Zikoñan ez zan lanik eitten kamioiakin, zeatik beak kargatzen zuen dana, femitxakin ta. Orduako bazian. ta hemen'e, hemen'e ez, nik ez nun ezer eiten, kamioiya ibili hara ta honea.
- Baiño han egon behar zan.
- Han egon behar zan, bai, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia