Sagardotegian aste osoa ematen zuten gizonak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-005-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: ATG-005/039
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Ta garai batian askotan aittu ditugu, sartu ta astebete igual atera gabe sagardotegitik.
- bai, lehen esan deten, lehen esan deten, nola esan det, tabernan nere osaba ta izeba, ta amona lau umekin? Harek kontatzen zun, Maurixi, haren senarra ez nun ezautu, harek kontatzen zun, Santiyomendiya, lehen esan deguna, Goikoetxe, Bustita, bakizu, Bustitatik goraldea ermita aldea abiatu, ta hantxe dao erdi-erdin etxia, Goikoetxe, basarriya izugarriya. Han sagardua saltzen zan, ta han sagardua hasten zanian, lehen esan deten bezela, kanillatik, haren senarra, tabernakua zan hura ere, ta haren senarra sagardua hasten zanian hara jun, ta bukatu arte han. Ta hura bezela beste gehiyo're izango zian. Ta nola kontatzen zun, azpiko erropak eta nola eramaten, bialtzen zizkaten, ta dirua. Harek kontatzen, ta egiya izango zan, geo gehiyok esaten zuen. Gaur zenek ein hori, gaur? Ta ezta ein behar'e, ezta in behar'e, ez! Ezta ein behar'e! Baiño harek nola kontatzen zun...! Ta kontatzen zun zea bezela, xelebrekeri bezela, gauza politta bezela. "Joe, Santiyomendiya, azpiko erropak eta diruba ta...". Jo, ze ze emakumiak zian garai hartan.
- Etxekoandre kezkatua, nola ibiliko ote zan beitzen.
- Egiya!
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!