Dantzan gustura aritzen ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-005-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: ATG-005/013
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Ta hamalau urteako ya hasi ziñaten dantzan ta?
- Bai, bai, bai, gu jaun ta jabe, Oiyaluma, Juanito ta biyok eta goatzen naiz, segidakua. Oso dantzaiyak giñan gu. Ta gaiñea, gaiñea, atsaldeko lau t'erditan edo hasten zan e? Garai haitan, ta iñularrian, beatzitako etxea, bukatzen zan. Ta gu jaun ta jabe. Dantzan? Geldittu gabe. Hango neska guztik gutzako izaten zian txandaka-txandaka.
- Beitu!
- Egiya da hoi. Ta geruo, geruo, geruo, ba, geruo hasi giñan pixkat haundixeo in giñanian ba Hernania, hemendikan iñularrian, "guazen Hernania oain!". Ta ordun plazan eiten zan han dantza.
- Tilosetan.
- Ez, ez, plazan izaten zan garai... Geo Tiloseta're geo pasa zian, gero, gero izaten zan. Oialumatik gero hara dantza. baiño hamarretan etxea e? Ez zan, zea, oain bezela. Oain gabian do festa. Ordun alrebes izaten zan. Herriko festetan'e hamarrak baiño gehiyo ezin zan ibili garai hartan. Hamarretako etxea, ta guk etorri in bihar, guk obedittu itten genun garai haitan gurasuaidi. Oain nahi dutena iten dute, baiño garai hartan.
- Beste ohitura, beste ohitura batzuk eta...
- Bai, bai, bai, bai...
- Gero baserriko lanak ere eragingo zun.
- Bai, bai, baita're. Ta oain basarririk ez dao ta...
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!