Egurrezko komuna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-003-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Egurrezko komuna zuten, baina ur balde bat erabili behar izaten zuten honekin. Urik ez zenean, ordeam ukuilura jotzen zuten. Arropa garbitzera astoarekin joaten zen Damiana urik ez zenetan, bestetan, auzoko iturrian bertan egiten zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ATG-003/007
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Komunik ez zenuenean...
- Komuna beti ezagutu det nik gure etxean.
- Bai?
- Bai.
- Nolakoa zen komona?
- Egurrezko zera. Honek esaten du makiña bat bider, honek in zula hurrungua, jarri zula. Baiño hara ere baldiakin ura eraman behar. Ura genunian, ta hori ez zanian berriz, ikuilura o ze... goatzia're! Hoik zeak aizu. Hoik kanbiyuak ezagutu ditut nik! Ta orain... orain... erropa garbitzea're! Astuan gaiñean. Zenbat bider auzua ta biyok, Oiarbira juten giñan gu.
- Zenbat denbora dago hemendik Oiarbidera?
- Ez dakit ba zenbat denbora jungo giñan, ordu laurden batian edo hola? Gehio igual. Hantxe, putzun.
Hemen urik ez bazegon. Orain, hemen urik bazegon...horrea!
- Horrea nora esaten dezu, beste iturrira?
- Horrea, hortan dao hemen barriyoko itturriya, oaindikan'e hor dago.
- Ta izena?
- Santiagomendiko itturriya esaten geniyon guk beti, ta horrera leheno juten giñen. Hor juntatzen giñan danak.
- Ta hemengo ura bukatzen zenean Oiarbira?
- Bai ba. Ez gendun izaten besterik eta!
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!