Asparrena

Arabako ipar-ekialdeko udalerria da, Arabako Lautadako Kuadrillakoa. Gipuzkoarekin eta Nafarroa Garaiarekin egiten du muga. Araia du udalburu, eta udalerriak baditu beste bederatzi herri ere: Albeniz, Ametzaga, Andoin, Arriola, Egino, Gordoa, Ibarguren, Ilarduia, eta Urabain. Asparrenak Altzaniako mendilerroa du mugakide iparraldean; hegoaldean Entzia-Iturrietako Partzuergoa; ekialdean: Ziordia (Nafarroa); eta mendebaldean Zalduondo eta Agurain. Arabako Lautadan badago ere, Asparrenak inguru menditsua du, iparraldean Aratz eta Umandia mendiak, hegoaldean Ballo eta hego-ekialdean Legunbe.

Hizlariak: 1; Zintak: 1; Pasarteak: 0;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Ruiz de Gordoa Martinez de Albeniz, Felix (1966)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia