Laborarien bizimodua lehen gogorragoa

Laborantzatik bizi dira. Lehen bizimodu gogorra zen baina orain ez hainbeste, makinei esker. Artoa, ogia (garia) eta ñagua (arbia) ereiten zuten batik bat.

Laborarien bizimodua lehen gogorragoa Laborantzatik bizi dira. Lehen bizimodu gogorra zen baina orain ez hainbeste, makinei esker. Artoa, ogia (garia) eta ñagua (arbia) ereiten zuten batik bat.
Hizlaria(k): Berterreix, Maddi
Herria: Arüe-Ithorrotze-Olhaibi (Zuberoa)
Proiektua: Alex Artzelus Mujika
Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
Data: 2011(e)ko irailaren 09a
Iraupena: 0:01:17
Erref: AIO-001/016
Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru

Transkripzioa

- Eta zuek, beti laborantzatik bizi zarete... izan zarete?
- Bai heen bai. Heen bai. Etxen´e bai. Güe etxen, ene etxen´e bai.
- Eta nolako bizimodua da? Gogorra? Lan asko?
- E... oai ez hainbeste ez. Lehenao bai.
- Lehenago bai?
- Lehenao. Denak esküz behar beitzien egin.
- Hori da.
- Bena oai ez. Oaiko maxinekin aisexao düzü e. Ba, bai. "Non, non. Maintenant, ça change oh ! Non, non." "Dià, dià." Bena gerla denboan eta... "mon Dieu !"
- Bai.
- Bai.
- Eta zer izaten zenuten? Artoa...?
- Ogia...
- Artoa, ogia?
- Bai, artua eta ogia eta... ñagua. Ziek ez... nula erraiten duten ... "le navet" ?
- Bai, bai, bai, bai e... guk... Nola esan duzu?
- "Ñagua."
- "Ñagoa"? Guk "arbia".
- "Arbia" bai, "voilà", "arbia". Bai, bai... "arbia". Bai.
- Guk "arbia".
- Bai, bai.
- Lehenengo... ba... artoa eta horrela. Gero...?
- Ogia!
- Hori da.
- Ogitik landa...
- Arbia?
- Arbia.
- Arbia negurako?
- Bai. Negüko e!
- Bai.
- Bai, negüko, arbia. "Voilà." Bena behar zin esküz elkhi hua.

Egilea(k): Peio Dibon

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia