Arrigorriaga (Bizkaia)

Abade aspergarria

Abade aspergarria <p>Egunero etortzen zitzaien don Juan eskolara. Oso aspergarria zen, mila aldiz errepikatzen zuen gauza bera. Dotrina erdaraz ikasi zuen. Euskarazko berba bat ez du entzun berandura arte elizan eta eskolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egunero etortzen zitzaien don Juan eskolara. Oso aspergarria zen, mila aldiz errepikatzen zuen gauza bera. Dotrina erdaraz ikasi zuen. Euskarazko berba bat ez du entzun berandura arte elizan eta eskolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Don Juan etorten jakun egunero eskolara, ordu erdi edo ez dakit zeinbet iten auen, edo ordu bete be igual e? espliketan euzen /espliketauzen/ ebanjelio guztixek hak!
-Dotriña?
-Aspergarrixe zan sermoiak botaten ha. Bua! Beti berba bategaz emoten auzen /emoteuzen/… ez dakit zeinbet denpora. “Hay que tener fe” erderaz, “hay que tener fe, y venga, hay que tener fe” “¿Cuántas veces me vas a decir que hay que tener fe?”
-Ta orduen eskolako dotriña erderaz?
-Dotriña erderaz. Dotriña ondo jakin nauen nik gero e! dotriña ta “historia sagrada” be dana erderaz! Auskerazko berba bat ez dot soldadiskara arte entzun nik iñoz. Soldadiskan bai, hasi nintzen.
-Eta Aitze Gurie ta errosarixoak eta dana erderaz?
-Dana erderaz, dana erderaz.
-Orduen zuk badakizu euskeraz errezetan edo…
-Bai Aite Guria ta Ave Maria ta horrik bai, horrik bai.
-Ta non ikasi zendun?
-Ba gero ikisite, zahar einde ikisite.
-Ta etxean ez?
-Gero elixara joan ta ikisi.
-Ta etxean ez? Mahaia bedeinketukeran edo…
-Etzean… bai gure amak jakin zeuen ta aitek be bai euskeraz Aite Guria ta hori bai. Baie eskolan ta horti euskerazkorik pentseu bez! Existitan badau bez euskeriak! Maixue be… dana erderaz. Ta gero abadea, hau etorten zan egunero hara…ba kenduten oskun eskolian ordu erdi edo ordu bete eiten auren /iteuren/, hasten zien han arratsalde gehixenetan ta benga!

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia