Dena egin behar: eskola, dotrina eta baserriko lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AET-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1931an irten zen Errepublika eta orduko bandera izan zuten eskolan. Gerraostean, ostera, nazionala. Eskolan ikuskaritzak izaten zituzten lantzean behin. Liburu bat edo bi izaten zituzten. Eguerdian, bazkalaurretik, dotrinara joaten ziren eta arratsaldean baserriko lanetan aritzen ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 19a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: AET-004/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Gerrako zera eta hor bittartien… Republikako denporia ixen zan, eta bandera republikanue, oin espaiñola edo altzetan dan moduen, ba altzetan zan orduen bandera republikanue eskolatan. Gero gerra ostien akabe zan ha, eta gero nazionala edo espaiñola oin.
- Klaro ya Francogaz beste bat, beste modu baten.
- Bai, Francokin ba… gero bandera espaiñola haxe zan.
- Eta zuek eskolan eukitten zenduzan, inspekziñoak eta holakoak?
- Bai, inspekziñoak bai. Etorten zan zera… Diputaziñoko zera edo… maisue edo inspektora nozik nozera. Baia gure inspektoria… inpsekziñoa edo zera zer ixeten zan ba! eskolan ukusi haixe zera ta ba ontzat […] joaten zan eta kitto! Beste zerik ez zan egon hor ba… Horrixek lau reglak, eskribiduten eta zera… leiduten ikesi gindun ta handik gorakorik ezebez. Horrexek ixen da gure denporie.
- Eta libururik edo?
- Liburuek orduen liburu bet edo bi altuena, besterik ez zan egon. “Grado medio” edo esaten jakon liburu bet eta, horrexek egon ziren eskolan. Gero eskolatik geure denporie ixen zan, bederatzietan sartu ta hamabixek, hamabi terdixek han urten, ta doktriñera, elizara. Abadien beste ordu erdi, handik gero etzera, bezkari jan, eta atzera be eskolara. Ta handik urten, ta gero etzien biherra badau, igual ganaduek jagoteko edo zera edo ha eitteko, etzera etor biher. Orduen holan ixen zan gure bizimodue gazte denporakoa. Ongo moduen ez da orduen ixen. Oin hamazortzi urtekin ta liburuekin ta ukusten dotaz nik eskolara. Baia ordukoa ez zan holan, diferente ixen zan.
Egilea(k): Gontzal Fontecilla
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!